Haur eta nerabeen osasun eta ongizate digitalaren inguruko tailerra eskainiko dute abenduan
Eibarko Udalak eta sortu berri den Altxau Burua Eibar elkarteak ‘ZEOS programa: osasun eta ongizate digitala’ izeneko tailerra eskainiko dute abenduaren 2an, 3an, 9an eta 10ean, Coliseo antzokian, 18:00etatik 20:00etara.
Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal adituek emango dute tailerra, eta Hezkuntza Komunitateak ahalduntzea eta mugikorraren auziari behin betiko erantzuna emateko tresnak eskaintzea dute helburu.altxaualtxa
Tailerraren antolatzaileen berbetan, “mugikorrarekiko adikzioa errealitate bihurtu da azken hamarkada honetan eta, era berean, nerabeen arteko osasun mentaleko arazoak inoiz baino kopuru altuagoetan ditugu”.
Programak gaur egun nerabeek bizi dituzten gaixotasun psikoemozionalei eta egoera desatsegin ohikoenei buruzko ezagutza eta helduleku praktikoak jarri nahi ditu komunitate horien eskura, guztion artean egungo egoerari buelta eman ahal izateko. “Gure lurraldea arlo hauetan eskumena duten Hezkuntza Komunitateekin integratzea da helburua, horrela, gure nerabeen ongizatea hobetu eta etorkizun osasuntsuago bat eraikitzeko guztiontzat”, diote antolakuntzatik.
Lau saio
Tailerra lau saiotan banatuko da eta antolatzaileek guztietara bertaratzea gomendatzen dute:
- Mugikorraren auziaren inguruko formazio integrala
- Sare sozialen arriskuen eta erabileraren gaineko formazioa
- Osasun mentalean barrena
- Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitatea eraikitzearen garrantzia
Saioetan parte-hartzeko izena eman beharko da formulario honen bitartez: https://formularioak.eibar.eus/eu/zeosprograma