Haurren artean oso arrakastatsuak ari dira izaten Txaltxa Zelaian jarritako ur-jolas berriak

Ekainean ipini zituzten martxan Txaltxa Zelaiko ur-jolasak eta haurrek pozarren hartu dute beroari aurre egiteko aukera berria.
2024/07/11 14:39
eta kitto!

Haur eta gaztetxoentzako udako aisialdirako instalazioen eskaintza handitu egin da aurten, Ipuruako kanpoko igerilekuaz gain, ekainaz geroztik Txaltxa Zelaiko ur-jolasak martxan daude eta. Horrela, herritik irten barik beroari aurre egiteko aukera jostagarria eskaintzen duen gune berriak harrera ezinhobea izan du herriko haurren artean, batez ere horren beroak izaten ari diren azken egun hauetan. Jon Iraola alkateak familia eta gazte guztiei instalazio berriekin disfrutatzeko gonbita egin die: “Eibartarren dibertsioan pentsatuz egin ditugu. Jolas hauekin, gure instalazioak handitu eta aisialdirako aukera berriak eskaintzen ditugu. Daukagun orografia eta espazioa kontuan hartuz, konprometituta gaude udal-instalazioak hobetzen segitzeko”.