Haurren Eguna izan da gaur Txosnagunean
Umeen Eguna antolatu da aurten lehen aldiz Eibarko San Juan jaien baitan. Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak egindako hausnarketan herriko beste eragile eta norbanakoekin elkarlana bilatzeko asmoa ere irten zenez, Jaixak-en inguruan ibili izan den guraso talde bati egin zioten egun horretako egitaraua prestatzen laguntzeko proposamena. Eurak, gurasoak, ibili dira goizetik arratsaldera arteko ekintzak antolatzen. Bazkaria Basa elkarteak eta Gazte Safak prestatu dute. Goizean jolasak izan dituzte, eta bazkal ostean "Naita kontu eta kanta" ikuskizuna. Beroak gogor jo badu ere, plan ezin hobea etxeko txikientzat. Izozki festa bihurtu da gaurkoa!!!
Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, eta baita Facebook-en ere.