Haurreskoletan matrikula egiteko epea hilaren 12an zabalduko dute

Haurreskoletan matrikula egiteko epea hilaren 12an zabalduko dute
2012/09/11 00:00
eta kitto!

Eguaztenean, hilaren 12an zabalduko da herriko hiru haurreskoletan (Amaña, Orbea eta Arrateko Andra Mari) izena emateko epea eta interesa duenak hilaren 19ra arte izango du matrikula betetzeko aukera. Haurreskoletako arduradunek adierazi dutenez, "oraindik ere badira plaza libreak hiru haurreskoletan". Matrikula egiteko orriak eta informazioa haurreskoletan bertan batu behar dira eta, behin agiri guztiak beteta, norberak aukeratutako haurreskolan bertan entregatu beharko dituzte, aipatutako epea amaitu aurretik.