Hauteskunde eguna normaltasunez joan da Eibarren

Parte-hartzea %62,37koa izan da, iazko Udalerako eta Batzar Nagusietarakoetan baino 2 puntu gehiagokoa
2024/04/22 01:45
eta kitto!

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin dira gaur eta eguna normaltasun osoz igaro da Eibarren. Emaitzak jakin ondoren, alderdietako zenbait ordezkarirekin egoteko aukera izan dugu euren balorazioa ezagutzeko.