Hekimenek «konpromisoa» eskatu die erakundeei, euskal hedabideei «beste bultzada handi bat emateko»
Hekimenen batzarrean elkarteko kide diren hedabideetako ordezkariak egon ziren, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.
2024/03/04
09:52
eta kitto!
Herri ekimeneko euskal hedabideak biltzen dituen Hekimen elkarteak urteroko batzarra egin zuen ostiral goizean Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, eta euskal hedabideen sektorearen inguruko hausnarketa egin du. ...eta kitto! Hekimenen parte da, eta batzarrean egon zen. Hauxe da elkarteak kaleratutako idatzia:
"Euskal komunikabideak baldintza zailetan sortu ziren. Ez ziren jaio etekinak ematen dituzten enpresak izateko
bokazioarekin, aitzitik, Euskal Herriaren hizkuntza, kultura, izana eta balore demokratikoak babestu eta
indartzeko helburu nagusiarekin jaio ziren.
indartzeko helburu nagusiarekin jaio ziren.
Oraingo aldaketa teknologikoek, sozialek eta generazionalek bersortzera eramango gaituzte. Izan ere, egotea
ez da nahikoa, proiektu komunikatiboak edukitzea ez da nahikoa, garai berrietara egokitu beharra dago eta
horrek sortze garaian egindako ahaleginen parekoak eskatuko dizkigu.
Iraungo badugu komunikabide eraginkorrak, kalitatezkoak, anitzak, modernoak, herritarrekin harreman estua
dutenak, gure kulturan ongi errotuak, euskara ardatz dutenak, teknologikoki ongi garatuak, lantalde profesional
formatuak dituztenak, berritzaileak, irudimentsuak, egoki kudeatuak behar ditugu.
Euskal komunikabideak dagoeneko, harako bidea egiten ari dira eta urte hauetan eraikitako indarguneek hor
darraite. Baina hala ere, eraldaketa sakon guztien kasuan bezala, administrazioaren laguntza beharko da
prozesuak azkartzeko. 2019 urtean abian jarri zen dirulaguntza eredu berriak bultzada ekarri du euskarazko
komunikabideek osatzen duten sektorearentzat baina, zoritxarrez, pandemiak eta gerrak tarteko, eraldaketa
prozesua galgatzen duten zailtasun gehigarriak sortu dira. Hori dela eta, hauteskundeen atarian gauden
honetan, datozen urteotan Eusko Jaurlaritzaren gidaritza eskuratzeko lehian ari diren alderdiei jakinarazi nahi
diegu behar beharrezkoa dela sektoreari beste bultzada handi bat ematea, zailtasunak gainditu eta berriro ere
eraldaketaren bidea indarrez hartzeko.
Izan ere, aurrean dugun erronka hau ez da euskal komunikabideena bakarrik, erakunde publikoei ere
badagokie. Korporazio mediatiko handien eragin homogenizatzailearen aurrean, Euskal Herriak bere izana du
jokoan eta ondorioz aurrean duguna herri mailako erronka da. Gure izana, kultura, hizkuntza eta balore
demokratikoak dira arriskuan egongo direnak ez badugu berezko sare mediatiko anitza, ongi errotua eta
euskalduna indartzea lortzen.

Euskal komunikabideek badakite eraldaketa prozesu sakonek zailtasunak eta erresistentziak dakartzatela,
baina sortze garaiko ilusio berberak harrapatuta gauzka eta prest gaude gara erronkari ekiteko.
Bide horretan honako konpromiso orokor hauek hartzeko prest agertzen gara:
1.- Zailtasunak zailtasun, berrikuntzan ahalegin sakona egiteko konpromisoa, sektorea bere osoan garatuz,
atzean inor utzi gabe eta proiektu komunak sustatuz.
2.- Eraldaketa prozesua gure komunitatearekin eta administrazioekin batera egiteko konpromisoa, beti garden
jokatuz, jarrera eraikitzaileak sustatuz eta Euskal Herriaren behar komunikatiboak, kulturalak eta
soziolinguistikoak buruan ditugula.
3.- Berrikuntzaren bitartez eraldaketa prozesu osoa egiteko konpromisoa, alor guztietan eraginez, kalitatean,
kudeaketan, formakuntzan, egokitze teknologikoan zein hedapenean eta hori dena komunikabide desberdinen
arteko sinergiak bilatuz.
4.- Eraldaketa sakona burutu ahal izateko beharrezko baliabideak eskuratzeko bideak irekitzeko konpromisoa.
Era berean, bertako erakunde publikoei dagozkien konpromisoak har ditzatela eskatzen diegu. Izan ere,
administrazioen zeregin nagusietako bat Euskal Herriaren izana eraikitzen duten elementuak babestu eta
garatzen laguntzea da. Gure kultura bere adierarik zabalenean, berezko hizkuntza, pentsamendua eta izateko
modua babesteari eta zuzentzeari begirako politikak egitea.
Era berean, administrazioentzat iritzi aniztasuna eta informazio eskubidea bermatzea oinarrizko zeregina da,
demokraziaren oinarrizko zutabeak baitira. Alde bakarreko informazioa bakarrik ahalbidetzen duen sistema
politikoak ez du demokrazia bermatzen eta zeregin horretan komunikabide libreen sustapena baztertu ezinezko
zeregina da Administrazioentzat, bai eta monopolio informatiboei mugak ezartzea ere. Tokian tokiko proiektu
mediatiko indartsuak eta eraginkorrak sustatzea ere bada Administrazioen zeregina.
Administrazioek badakite Euskal Herriaren eraikuntzan euskal komunikabideek betetzen duten funtzioa zein
garrantzitsua den. Administrazioek badakite euskararen berreskurapen prozesuan komunikabideek duten
zeregina estrategikoa dela. Oro har, badakite demokraziaren sustapenean zein garrantzitsua den prentsa librea
eta horregatik guztiarengatik ezinbestekoa da, eraldaketa edo errekonbertsio prozesu honetan, bidea elkarrekin
egitea.

Gure gizartean bizitzen ari den eraldaketa disruptiboaren abiadurak egonezina sortzen du maiz, etorkizuna
lausotzen duen heinean. Iraganeko formulek ez dute balio jada eta errealitate berrira egokitze lanek gure onena
eskatzen dute. Administrazioak horretaz kontziente dira eta gurean ere, beste eremu batzuetan egiten duten
ahaleginaren parekoa egin beharko lukete, etorkizunera eramango gaituen trena ez galtzeko.

Zeregin horretan, Administrazioek dagokien ardurarengatik honako konpromiso orokor hauek hartu beharko
lituzkete:
1.- Euskarazko komunikabideen sektorearentzat ezinbestekoa den egonkortasuna bermatzeko konpromisoa,
euskarazko ekosistema mediatikoak iraun dezan. Horretarako, digitalizazioak dakarren egokitzea burutzeko
baliabide nahikoak eskainiz.
2.- Kalitatezko kazetaritzak eskatzen dituen lantaldeak eta haien soldata duinak bermatzeko konpromisoa.
3.- Egokitzeak eskatzen duen malgutasunaz jokatzeko konpromisoa, inongo kanpo faktorek eraldaketa
prozesua zapuztu ez dezan.
4.- Euskal komunikabideen sektorea hitzez eta ekintzez prestigiatzeko konpromisoa.
5.- Euskarazko komunikabideen eraldaketan funtsezkoak izan daitezkeen aldaketa teknologikoetara
egokitzeko bideak errazteko konpromisoa.
6.- Euskarazko komunikabideen egungo hutsune geografiko zein tematikoak betetzera etor daitezkeen
egitasmo berriak sustatzeko konpromisoa.

Datozen egunotan, Hekimen elkarteak Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeetan lehendakarigai izango diren
hautagaiei eskaria egingo die hausnarketa honen berri eskaintzeko eta haien iritzia eta proposamenak
jasotzeko asmoz.
Hekimen elkartearen kode deontologikoa
Urteko batzarra Hekimen elkartearen Kode deontologikoa berresteko ere baliatu da. Kode deontologiko hau
Hekimen elkarteak garatu du, Euskal Hedabideen Mahaian horrela adostuta (Mahaia Hekimen Elkarteak, Eusko
Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta hiru Aldundietako euskara zuzendaritzek osatzen
dute); bere helburu nagusia elkarteko bazkideei beren edukiak eta jarduna egoki garatzeko irizpide adostu
batzuk eskaintzea izan da.
Elkarteko zenbait hedabidek lehenagotik ere bazituzten beren irizpide edota estilo liburuak, baina interesgarri
ikusi zen denentzako baliagarria izango zen kode bat sortzea eta azkenean iritsi da hainbat hilabetetako lanaren
emaitza. Lanbide horretan gidari eta laguntzaile izan dugu Irene Arrarats Berriaren Estilo liburuaren zuzendari
eta koordinatzailea eta orain erronka nagusia, hedabide bakoitzak kodea bere barne prozesuetan txertatzea
eta lantaldeetako kideei ezagutaraztea izango da. Zeregin horretan ere bazkideek elkartea bidelagun izango
dute."