HELDU! ekintzailetza-programak laugarren edizioa itxi du

Aurten berrikuntza handiko lau proiektu aurkeztu dituztela nabarmendu dute antolatzaileek.
HELDU! ekintzailetza-programak laugarren edizioa itxi du
2025/12/22 12:37
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Iragan barixakuan, abenduak 19, bukaera eman zioten Eibarko Udalak eta Debegesak antolatzen dute HELDU! ekintzailetza-programari. IV. edizioa izan da aurtengoa eta antolatzaileen adierazi dutenez berrikuntza maila altuko lau proiektuk hartu dute parte.

Itxiera-ekitaldian, parte-hartzaileek hainbat hilabetetan jasotako formakuntza eta aholkularitza ondoren garatutako proiektuen emaitzak aurkeztu dituzte.

Aurten berrikuntza maila handiko lau ekimenek hartu dute parte programan: Dronvista, Smile For Life, Neuro Blueprint SS eta MyGamerz. Antolatzaileen arabera, proiektu horiek Eibarren eta eskualdean dagoen sormen- eta ekintzailetza-gaitasuna islatu dute.

Ekonomia Garapeneko zinegotzi Vanesa Hortasek nabarmendu du HELDU! bezalako programek ekintzaileei hasierako ideiatik negozio-eredua sendotzen laguntzen dietela. Debegesako Cristina Zumetak, berriz, azpimarratu du programa finkatua dela jada eta tokiko ekintzailetzaren aldeko apustu sendoa egiten duela.