Herri-kirol modalitateen erakustokia izango da gaurko Euskal Jaialdia
2016/06/19
10:42
eta kitto!
Azkar batean etorriko zaigu aurten Euskal Jaialdia. Urtero bezala herri-kirol modalitateen poupourria eskainiko digu ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen jaialdiak. Domekan arratsaldeko 19:30ean dugu hitzordua, Untzaga plazan eta jubilatu etxeko aldean. Sei aizkolari (Jose Felix Zubizarreta azpeitiarra, Goizeder Beltza etxarriarra, Ioritz Gisasola “Izeta II.a” 18 urteko zarauztarra, Igor Dañobeitia bizkaitarra eta Ernesto Ezpeleta “Bihurri” eibartarra eta Hodei honen semea) eta hiru harrijasotzaile, hirurak ere Aiatik datozenak (Agustin Landarbide eta Joseba Ostolaza eta Udane azken honen 11 urteko alaba) eta Karlos Aretxabaleta Iparraldeko jokoetarako izango dira jaialdian bilduko diren kirolariak, guztiek ere euren onena emateko asmoz.
Antolatzaileek esan digutenez, “erakustaldiarekin hasiko da jaialdia, motorrak berotzen joateko”, tartean hainbat lehiaketa prestatuz. Gero hiru talde edo ekipo osatuko dituzte eta aizkorarekin, harria altxatzen eta korrika, hiru modalitate horietan banatuta, jokatuko da San Juan Saria: “Aizkolariek seina korte egin beharko dituzte bikoteko, hau da, sei enbor moztuko dituzte; gero harriekin egin beharrekoak burutu eta, azkenik, erabakiko da hirukoteka zenbat buelta egin antxintxiketan”. Iparraldeko jokoei dagokienez, Aretxabaletak lastoa jaso, lastoa bota eta ingude jasotzea egingo ditu, batez ere. “Ordu eta laurden”, horren bueltan egongo da jaialdiaren iraupena. Ez da astirik egongo jendea aspertzeko, aurreko urteetan ere ondo erakutsi dutenez: “Oso lehia parekatuak izan dira beti eta ez gara iaz hasitakoak; 23 urte dira Euskal Jaialdia egiten hasi ginenetik”, diote domekarako prestaketan jardun dutenek.