Youssef Ouledek migrazioaz, islamofobiaz eta bizikidetzaz hitz egingo du ostegunean Portalean
Ceutaren errealitatea izango du hizpide, migrazioaren eta islamofobiaren inguruko gogoeta egiteko
2026/11/10
13:14
Ekhi Belar Errasti
Migrazioa, islamofobia eta bizikidetza izango ditu hizpide Youssef Ouled kazetari, ikertzaile eta ekintzaile antirrazistak bihar, azaroaren 12an, Eibarren eskainiko duen hitzaldian. ‘Migrazioa, islamofobia eta bizikidetza: Ceuta ere ahotan hartuta’ izenburupean, hitzordua 19:00etan izango da, Portaleako areto nagusian.
Ouled migrazioetan, islamofobian eta giza eskubideetan espezializatutako kazetaria, ikertzailea eta ekintzailea da. Hitzaldian, Ceuta abiapuntutzat hartuta, migrazioaren, islamofobiaren eta bizikidetzaren inguruko hausnarketa proposatuko du.


