“Herri Txikiko” Amezketa-Orexa txangoa egingo dute Deporrekoek hilaren 22an

Goizeko 08:00etan irtengo dira Ego Gainetik eta ustezko itzulera 17:30ean izatea aurreikusten da
“Herri Txikiko” Amezketa-Orexa txangoa egingo dute Deporrekoek hilaren 22an
2025/03/13 12:28
eta kitto!

Aurreko zapatuan “Herri Txikiak” ataleko Urdiaindik Etxarri Aranatzerainoko bidea egin ondoren, martxoaren 22an esparru bereko Amezketatik Orexarainokoa osatuko dute Klub Deportiboko mendi batzordekoek, tartean 783 metroko Urreagako Haitza gaindituz. Izena ematen dutenek 19 kilometroko ibilbidea egingo dute, 1.440 metro gorantza eta 1.255 beherantzakoan.

Zapatu horretan goizeko 08:00etan irtengo dira Ego Gainetik eta ustezko itzulera 17:30ean izatea aurreikusten da. Izena eman daiteke klubean bertan martitzen eta eguenetan edota 943-201904 zenbakira deituta.