Herri Unibertsitatea atzeratu eta egun osoko greba deitu du biharko EUIMek
2020/02/18
16:43
eta kitto!
Eibarko Unibertsitateko Ikasle Mugimenduak (EUIM) bihar eta etzi egin behar zen Herri Unibertsitatea atzeratzeko erabakia hartu eta egun osoko greba deitu du biharko, “Zaldibarko zabortegian gertatu denaren ondorioz eta azalpenak jasotzeko asmoz”. Oraindik ez dute zehaztu noiz izan den Herri Unibertsitatearen data berria.