Herri Unibertsitatea egingo da bihartik eguenera
2020/03/09
16:56
eta kitto!
Ainhoa Intxaurrandietak bihar, 17:00etan, eskainiko duen ‘¿Qué está pasando en zaldibar?’ hitzaldiak emango dio hasiera Eibarko Herri Unibertsitateari. Hasiera batean otsailaren 19 eta 20an egin behar zen jarduera da Herri Unibertsitatea, baina Zaldibarko zabortegian gertautako lur-jausiaren ondorioz atzeratu egin zuten. Eibarko EHUko Energia Berriztagarrien zentroan eskainiko du hitzaldia Intxaurrandietak, eta unibertsitatearen eta Eibarko Gaztetxearen artean antolatuko dira eguazteneko eta egueneko ekintzak (jolasak, hitzaldiak, antzerkia, tailerrak...).