Herriaren 675. urteurrenaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa jarri dute martxan
2020/12/18
08:47
eta kitto!
Eibarko Udalak, Ego Ibarra batzordearen laguntzarekin, herriaren 675. urteurrenaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa jarri du martxan. “Eibar 1346ko otsailaren 5ean sortu zen; hortaz, 2021ean, pandemia egoeran bada ere, 675 urte beteko ditu herriak”, diote ekimenaren antolatzaileek. Logotipo irabazlea urteurrenaren inguruan egingo diren ekintza guztietan azalduko da.
Eibarren bizi direnek edo kanpoan bizi arren herrian jaio direnek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, bakarka edo taldeka. Izena emateko epea urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik eta lanak modu elektronikoan entregatu beharko dira.
Epaimahaiak hiru logotipo aukeratuko ditu eta herriak erabakiko du zein den irabazlea urtarrilaren 18tik 31ra Udalaren webgunean egingo den galdeketaren bitartez. Irabazlearen izena otsailaren 4an emango dute jakitera.