Herriko establezimenduek euskararen alde egindako ahalegina saritu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
Lehenengoz antolatu den ekitaldiarekin euskararen erabilera handitzeko herriko hainbat establezimenduk hartutako konpromisoak betetzea saritu nahi izan dute, eta horretarako zilarrezko eta urrezko diplomak eta garaikurrak banatu dizkiete, bakoitzaren konpromiso-mailaren arabera. Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak aurkeztu du gala, eta kantatu ere egin du: Mariano Hurtadorekin batera Eibarko dendarien omenez sortu duten kantua eta beste baten bertsioa eskaini dituzte. Talde argazkia egin aurretik, azken uneraino ezkutuan gordetako beste errekonozimendu bat egin nahi izan du …eta kitto! Euskara Elkarteak: Eibar Merkataritza Gune Irekia elkarteko eta Eibarko Dendarien Elkarteko ordezkariei oroigarri bana eman die, euskararen alde egindako ahalegina eskertzeko.