Eibartar! #EibarrenBadakagu kanpainan parte hartuko duzu?
2020/11/26
09:57
eta kitto!
Bertoko merkataritza eta euskararen erabilera sustatzeko helburuz ...eta kitto! Euskara Elkarteak berriz ere jarri du martxan #EibarrenBadakagu, Euskeraz Primeran! kanpaina.
Konfinamendu- sasoian sortutako ekimen bateratuak eibartar askoren babesa jaso zuen eta orain, Gabonei begira, berriz ere kanapainarekin bat egiteko deia egiten die ...eta kitto! Euskara Elkarteak dendari, bezero eta herritarrei.
Opari-papeletan itsatsiko diren pegatinak banatu dituzte hainbat establezimendutan, kanpainaren goiburuekin, hau da #EibarrenBadakagu, Euskeraz Primeran!
Zentzu honetan, eibartarrei dei egiten diete elkartetik, datozen egunotan opariak erosten dituztenean bidali dezatela argazki bat pegatina duen oparia erakutsiz edo Euskeraz Primeran! pegatina itsatsita duen establezimenduan ondorengo helbidera: elkartea@etakitto.eus.
Animatu eta parte hartu! Orain hartzen ditugun erabakiak, euskaraz hitz egitea eta bertoko dendetan eroste,a etorkizunean eragin handia izango dute gure herrian-eta.