Herritar ugari batu ziren barixakuan palestinarren kontrako sarraskia salatzeko
Urriaz geroztik palestinarren kontra egunero gertatzen ari diren erasoekin ez ahazteko eskatu nahi dute.
2024/07/22
15:30
eta kitto!
Eibar Palestinarekin eta Gerrarik Ez elkarteek deituta, barixakuan elkarretaratzea egin zen Untzagan, Palestinan gertatzen ari den sarraskia salatzeko. Deialdiarekin batera zabaldu duten mezuarekin (“Palestinaz ahaztu bazara, gogoratu: Genozidioak jarraitzen du”) herritarren kontzientziak astindu nahi izan dituzte, urriaz geroztik palestinarren kontra egunero gertatzen ari diren erasoekin ahaztu ez gaitezen.