Hezkuntza berritu ikasleak hobetuz
2017/03/27
08:44
eta kitto!
Prestakuntzan eta hezkuntzaren berrikuntzan laguntzen dituzten zentroak dira Berritzeguneak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortutako laguntza zerbitzuak. 2001ean sortu ziren gaur egun ezagutzen diren moduan, baina 80.ko hamarkada erdian sortu ziren proiektu honen aitzindariak. Gizartearen beharrak aldatzen joan diren neurrian, zerbitzu hauek ere berrikusi eta berrantolatzen joan dira, gaur eguneko hezkuntzaren berrikuntza eta hobekuntzarako tresna eta zerbitzu eskaintza zabala osatu arte.
Euskal Autonomi Erkidegoan 19 Berritzegune daude, eta Eibarkoa da Debabarrena eta Debagoienako 50 zentro inguru batzen dituena. “Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza-mailetara zuzentzen gara, sare publikoan eta pribatuan”, Marije Azkueren berbetan. Bera da Eibarko Berritzeguneko zuzendaria, datorren astera arte behintzat, Maite Perezek hartuko baitu bere tokia.
Berritzegunea osatzen dutenak irakasleak dira eta Eibarkoan lau lantaldetan antolatzen dira. Batetik, etapa ezberdinetako aholkulariak daude; Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzakoak. Gero, Hezkuntza Premia Bereziko aholkulariak daude. Ondoren, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bultzatutako programetako aholkulariak; informazio eta komunikazio teknologietan (IKT), hizkuntzaren normalkuntzan eta abar ari direnak. Eta azkenik, idazkari-dokumentalista eta zuzendaria. Gainera, “hainbat zerbitzu betetzen dituzten langileak ere kudeatzen ditugu: logopedak, fisioterapeutak, gizarte egokitzapenerako teknikaria, etab.”, Azkueren esanetan.
Prestakuntza, aholkularitza eta ikerketa
Prestakuntza, aholkularitza, eta berrikuntza, esperimentazioa eta ikerketa dira Berritzegunearen zeregin nagusiak. Azkuek dioenez, “gure lana gero eta zabalagoa da”.
Ikastetxeen eremuan mugitzen da, “nahiz eta hezkuntza premia bereziko ikasleen kasuan gurasoekin ere lan egiten dugun”. Aipatutako formakuntza, aholku eta berrikuntzak ikastetxe eta irakasleek jasotzen dituzte, “baina azken xedea beti da ikaslea”.
Berritzeguneak eskaintza egiten du eta gero ikastetxeek erabakitzen dute, hortik zer hartzen duten eta zer ez. “Mintegietan parte hartzearen konpromisoa da bertan landutakoa ikastetxera eramatea, han praktikan jartzea eta hurrengo mintegi saioan egindakoaren balorazioa ekartzea”, dio. Mintegian irakasleriaren arteko elkarlana bultzatzen da eta partaideek esperientziak partekatzen dituzte.
Proiektuekin lan egiteko joera
Berritzeguneak prestakuntzan egiten duen lana oso zabala da. Ikastaroak eta mintegiak egiten ditu, eta azken hauetan irakasle taldeekin egiten du lan. Gaiak ere oso anitzak izaten dira, “ikastetxeetako premien arabera”, Maite Perezen berbetan.
Eskaintzen dituen aukeren artean, proiektuen mintegia dago. Ikastetxeetan proiektuen bidez lan egiteko metodologia lantzen da, hau da, proiektu bitartez konpetentzien garapena eskuratzea. “Ikasleari protagonismoa ematen zaio bere jardunean eta bere irakaskuntza prozesuan”, Perezek aipatzen duenez. “Errealitatean topo egingo duten arazoekin kontaktuan jartzen dira”.
Deba bailarako ikastetxe askok egiten du lan horrela, “bakoitzak bere sakontze mailarekin”, ondo esanetan. Proiektuen bidez lan eginez, “ikasleek hainbat ikasketa arlo lantzen dituzte, planifikazioan parte hartzen dute, egindakoaren inguruan hausnarketa egiten dute eta, azkenik, landutakoa ezagutarazten dute”, dio Perezek. Hezkuntzan dagoen joera da, “eta guk bultzatzen dugu bereziki”.
Aniztasunari erantzuna ematen
Ikaskuntza Kooperatiboaren mintegia ere arrakastatsua da. “Ikasleen arteko elkar eragina eta lankidetza sustatzean datza, elkarrekin ikastea”, azaltzen du Perezek. “Egitura hauen bitartez guztion partaidetza eta elkar eragina ziurtatzen da”.
Planteamendu honetan lehenengo talde barruko kohesioa lantzen da. Errespetuzko jarrerak sortu eta egitura zehatz batzuk ezartzen dira kurrikuluma aurrera eramateko.
Ikaskuntza Kooperatiboaren bitartez, besteak beste, aniztasunari erantzuna ematen saiatzen da Berritzegunea ikuspegi solidario batetik. “Denek ekarpenak egin dezaketela ikustea”, Azkueren hitzetan, “bakoitzak bere mailan”. Enpatia lantzen da metodologia hauen bitartez eta, horretarako, “talde heterogeneoak osatzen dira gehienetan”, landuko denaren arabera.
Berritzeguneak kultura jatorri ezberdinetako ikasleei harrera egokia egitea bultzatzen du. “Harrera pertsonalizatua izatea, datozen moduan abiapuntua hartuta”, Perezen berbetan. Laguntza batzuk antolatzen dira lehen momentuan hizkuntza garatzeko, kulturartekotasuna bultzatzen da eta ikastaroak, hitzaldiak eta protokoloak landu ditu horretarako.
“Ikasleak nabarmendu”
Golden 5 programa da beste izarretako bat. Perezek dioenez, “ikaskuntza, berez, garapen kognitibotzat hartzen da, baina emozionalki ondo ez bagaude, ezin dugu kortexa martxan jarri”. Beraz, ikasleak eta taldea zaintzea da helburua, elkarlana bultzatzeko eta norberak aurrera egin ahal izateko. “Nabarmendu behar ditugun ikasleak daude, ikasle grisak edo garden bilakatzen zaizkigunak berreskuratu”. Horretarako hainbat estrategia erabiltzen dituzte, ikasleak beste betaurreko batzuekin begiratu, alde emozionala zaindu eta euren ongizatea bermatzeko.
Eskolak egiten dituen dokumentuetan eta kurrikulumean genero berdintasunarekiko ikuspegia bultzatzeko, Hezkidetza mintegia ere eskaintzen du Berritzeguneak. Horrez gain, besteak beste, IKT-en eguneratze didaktikoa, Haur Hezkuntzako saioak eta pedagogia terapeutikoko irakasleekin mintegiak ere eskaintzen ditu.
Mintegi eta ikastaroek izaera propioa izan arren, dena uztartzearen egokitasuna azpimarratzen du Marije Azkuek. “Hori da erronka handiena, dena behar den moduan lotzea”. Izan ere, eguneroko bizitzan ere dena elkarrekin eta bateratua gertatzen da.
Egunerokoari lotuta, beharrizanak antzeman eta asetzeko nahiarekin jarraituko du Berritzeguneak. Hezkuntzaren berrikuntzan lanean, ikasleen garapena hobetzeko asmoz.
ESKOLA JAZARPENA
-Gai honi ekiteko protokolo bat dago. Lehenik, Ikuskaritzari eman behar zaio parte horrelako kasu bat somatzen denean. Protokoloa abian jartzen da, gure aholkulariekin kontaktuan jartzen dira eta prozesua hasten da: behaketa, azterketa, eskuhartzeak martxan jartzen dira eta jarraipena egiten da.
-Helburua, bereziki, ustezko biktima babestea da, baina baita helburu hezitzaileak jorratzea ere.
Golden 5-ak, Hezkidetza mintegiak, etab. eskola jazarpena saihesteko baliabideak dira.
-Gai konplexua da, baina gizartea gero eta sentsibilizatuago dago eskola jazarpenarekin.
-Eskolak ezin ditu gizarteak dituen arazo guztiak konpondu. Ahal den neurrian bakoitzak bere ekarpena egin behar du: gizarteak berak, erakundeek, eskolak, etab.
-Ikastetxe bakoitzak bere bizikidetza-plana dauka, urtero eguneratzen dena, eta bere ekarpena egiten du eskola jazarpena murriztu dadin.