Hezkuntza erreformari buruzko hitzaldia gaur 19.00etan Kultun

Hezkuntza erreformari buruzko hitzaldia gaur 19.00etan Kultun
2013/04/23 00:00
eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 23) Hezkuntzaren erreformarako legeari buruzko hitzaldia emango dute Arrate Kultur Elkartean, 19.00etan hasita. Eli Zubiaga Hezkuntzako kideak "Wert legea" modura ezagutzen dugunari buruzko informazioa emango du hitzaldian. Legeak jasotakoei buruzko informazioa ezagutzera emateko asmoz antolatutako hitzaldian, besteak beste honako gaiak jorratuko ditu gonbidatuak: legea eta haren testuingurua, LOMCE legearen gaineko irakurketa eta gaur egun daukagun hezkuntza ereduarekin konparaketa eta aurrera begirako balizko alternatibak.