Hezkuntza publikoaren aldeko mobilizazioa deitu du LAB sindikatuak eguenerako
Eibarko mobilizazioa Untzagan egingo da, 17:30ean hasita.
2024/11/19
17:40
eta kitto!
LAB sindikatuaren Irakaskuntza arloak deituta, eguenean (azaroak 21) mobilizazioak egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietan, “kalitatezko hezkuntza helburu”. Mobilizazio guztiak 17:30ean hasiko dira, eta Eibarkoa Untzagan izango da. Aldarrikapen nagusiak “hezkuntza publikoa indartzea eta inbertsio publikoa handitzea”dira. Eta, horrekin batera, “azpiegiturak hobetzea, baliabideez hornitzea eta lan hitzarmenak berritzea” ere eskatuko dute.