Hezkuntzako garbitzaileen mobilizazioak eskualdean
2016/11/07
12:04
eta kitto!
Gaurtik hasita eta barixakura bitartean grebara deitu dituzte EHU eta Bigarren Hezkuntzako azpikontratako garbitzaileak eta Zumaia eta Hernaniko udal zentruetako langileak, denera 1.500 inguru, ELA, UGT, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek.
2014. urteko abenduaz geroztik langile hauen lan-baldintzak erregulatzeko hitzarmenik ez dago eta, hori aldatzeko asmoz, negoziaketa mahaia eratu zuten 2015eko maiatzean, honako aldarrikapen nagusiekin: soldatak %2'5 igotzea, 2010az geroztik soldatak izoztuta daudela eta erosmen-ahalmenean %8'5eko galera izan dutelako eta, horrekin batera, kontratazio baldintzak hobetzea (langileen erdiak lanaldi partzialeko kontratoak dituzte). Hala ere, orain arte ez dute eskatutakorik lortu: "Enpresen jarrera erabat probokatzailea da eta kolektiborako errespetu falta handia agertzen du: prekarietatea dakarren lanaldi partzialeko kontratuak egiten jarraitu nahi dute eta soldata igoera absentismo indizera lotu. Enpresa berak dira langileen osasuna okertzeko erabakiak hartzen dituztenak egunez egun lan karga handituz: lanpostuak amortizatuz, bajak ez ordezkatuz eta ratio gero eta handiagoak ezarriz. Gainera, hitzarmena negoziatzen ari ginela, 2016ko apirilaren 1ean Eusko Jaurlaritzak eskoletako garbitasunaren esleipena egin zuen. Hitzarmena negoziatzeko marjenik ez zutela zioten enpresek %10 eta %20 artean jaitsi zituzten prezioak, Eusko Jaurlaritzaren oniritziarekin".
Gauzak horrela, aste osorako mobilizazioak antolatu dituzte Debabarrena eta Debagoienean. Eibarren, gaur, bihar eta eguenean 15:00etan elkartuko dira Untzagan, hortik ibilaldia hasteko. Horrekin batera, gaurko eta eguenerako elkarrataratzea deitu dute (17:30ean Untzagan). Eta eguazten eta barixakuan, berriz, Donostian manifestazioa egingo dute, Askatasun etorbidetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileraino.