Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainia aurkeztu dute
2012/04/23
00:00
eta kitto!
Gaur eguerdian Hezkuntzaren Aldeko Mundu-Kanpainia aurkeztu dute udaletxean, prentsaurrekoan. Eibarren Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Juan San Martin Liburutegiak elkarlanean antolatutako programazioa gaur bertan abiatu da eta bihar eta etzi jarraituko du: bihar “Irudi handia: eskubideak hasieratik” tailerra eskainiko da eta eguaztenean “Amina y Musa aprenden” dokumentala ikusteko aukera eskainiko dute. Jarduera guztiak Egoaiziako partaideek dinamizatuko dituzte.