Hilaren 20ko Arrabuelta Fest jairako txartelak salgai

Hilaren 20ko Arrabuelta Fest jairako txartelak salgai
2013/12/13 00:00
eta kitto!

Datorren asteko barixakuan, hilaren 20an Punto y Aparte diskotekak Arrabuelta Fest hartuko du 23.30etatik aurrera. Hiru urteko etena eta gero, Arragueta Fest kolektiboak laugarren San Undress Party-a antolatu du: Arrabuelta Fest. Kartelaren goiburu Las Tea Party eta Dj Karba eibartarra dira. Karba hainbat lekutan jardundakoa da (Suberoa, EzDok, jaialdiak…). Musikarekin batera hainbat sorpresa iragarri dituzte. Jaia antolatzen arduratzen direnen helburu nagusia "Eibarko gazteen ideia eta sorkutzari bultzada ematea da, beste musika estilo batzuetaz gozatzea ahalbidetzeko jaiak antolatuta. Bi jai antolatu genituen Matsariako tailer batean, eta beste bat Punto y Aparte diskotekan. Bertan izango da laugarren hau ere". Sarrerak aldez aurretik erosita 6 euro balio du eta egunean bertan leihatilan erosita 8 euro ordaindu beharko dira. Txartela aldez aurretik erosi nahi duenak zuzenean Ez Dok, Katu Kale edo Tas-Tas tabernetara jo dezake eta, bestela, interneten www.ticketea.com/arragueta-fest helbidean eros daitezke.