Hildako taillarrak kulturarekin berpizten
Sasoi batian Bittor Sarasketa kalian BH tallarrak bete eban tokixari bizittasuna emon nahi detse, ekimen kulturalak antolatzeko laga detsazen 290 metro karratuak txukundu eta ahalik eta etekiñik haundiña etarata. Ekaiñera bittartian kulturarekin zerikusixa daken jarduerak hartuko dittu Bektokixak, bestiak beste Maushausen umiedako taillarra, Eibarko musikuen kontzertua, Kezka Dantza taldiaren hitzaldi dantzatua… Ekitaldi gehixenak duan izango dira eta egutegixan gerturatzen juan ahala bakotxaren barri emoten juango dira.
Paisajismo lehiaketia
Berreibar Ekimen Kulturalaren eskutik Paisajismo Lehiaketia egingo da. Parte hartu nahi dabenak apirillaren 22ra arteko epia eukiko dau bere proposamena jasotzen daben proiektua taardarabar@gmail.com helbidera bidaltzeko, eskatzen dittuen beste agirixekin batera.
Antolatzailliak azaldu deskuenez, "lehiaketara presentatzen dittuen proposamen guztiak jaso eta aztertu ondoren, gauzatzeko egokixenak izan leikiazenak aukeratu eta hórretxek errealidade bihurtzeko biharrari ekin nahi detsagu. Horregittik, lehiaketan parte hartzen dabeneri proiektua garatzeko bost kokaleku edo toki proposau detsagu, hórretatik bat aukeratu deixen. Parte-hartzailliak lorategixak sortzeko ideiak baiño zeozer gehixago presentatzia gustauko litxakigu eta, horregaittik, gure proposamenetan paisajismua eta inguruan daguan industria batzen ahalegindu gara, lehiaketarako proiektuak lantzerakuan hori kontuan euki deixen".
Antolatzailliak proposatzen dittuen tokixak bost hónetxek dira: Bista-Eder plazia (Errekatxu 5-eko taillarrari lotuta), Armerixa Eskola pareko plazia, Muzategiko horma (El Casco lantegixari lotuta), Bidebarrieta kalian, merkatu plazaren eta Errebalgo etxien bittartian daguazen eskillarak eta Bittor Sarasketako aparkalekuko paretak (BH lantegixa izandakuari lotuta).
Bestalde, lehiaketatik haratago, jendiak finalista geratzen diran bost proiektuen artian gehixen gustatzen jakonari botua emoteko aukeria eukiko dau, interten bidez (berreibarekimenkulturala.wordpress.com helbidian horretarako preparauko daben atalian) edo, bestela, maiatzaren 17xan Untzagan egingo daben botaziñuan zuzenian bozkatuta. Irabazliak 200 euroko sarixa jasoko dau. Parte hartzeko bete biharrekuak eta bestelako azalpenak Berreibar Ekimen Kulturalaren webgunian eskuragarri dagoz.
Datozen ekimenak
- Martxuak 16 (domeka)
19.00.- Antzerkixa: "Antonio Remachado". Sarreria: Euro bat. Bektokixan (Bittor Sarasketa, 7-1 ezk).
- Martxuak 20 (eguena)
19.00.- Hitzaldixa: "La mochila del emprendedor" (Carlos Abad) + "Reflexiones sobre la internacionalizacion" (Gustavo Laskurain). Sarreria duan. Portalean
- Martxuaren 21etik apirillaren 13ra arte
"Diferentes lecturas de un mismo espacio" Ane Ojangurenen argazki erakusketia (inauguraziñua hillaren 21ian, 19.00etan). Topalekuan.
- Martxuak 22 (zapatua)
10.00etatik 13.00era.- "La mirada de los niños 1: ruta por Matsaria" pintura taillarra, Maite Arriagaren eskutik. Preziua: Euro bat. Matsarixan.
- Martxuak 29 (zapatua)
12.00xetatik 14.00etara.- "La mirada de los niños 2: Topaleku" pintura taillarra, Maite Arriagaren eskutik. Preziua: Euro bat. Topalekuan.