Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordean parte hartzeko aukera zabaldu du Udalak
2021/03/05
11:32
eta kitto!
Herriko eragileek, elkarteek eta erakundeek Hirigintza Plangintzako Aholku Batzordean parte hartzeko eskaera egin dezakete udal webgunearen bitartez edo Pegoran. Alkatetzak otsailaren 18an luzatu zuen deialdia eta 20 eguneko epea ezarri zuen eskaera egin ahal izateko.
Honakoek egin ahal izango dute eskaera: auzoetako elkarteek, ingurumen elkarteek, merkatarien elkarteek, Eibarren diharduten ekintzailetzarekin lotutako enpresariek edo entitateek, desgaitasun fisikoak dituzten pertsonen elkarteek, pertsona nagusien elkarteek, gazteen elkarteek, kultur elkarteek, kirol elkarteek, elkarte sozialek, etorkinen elkarteek, emakumeen elkarteek, izaera orokorreko sindikatuek, baserrietako elkarteek, eta profesionalek elkargo edo elkarteek.