Hiru Erregeek herria zeharkatu zuten kabalgatan
2013/01/07
00:00
eta kitto!
Urteroko moduan Errege Kabalgatak herriko kaleak zeharkatu zituen hilaren 5ean (zapatuan), Ekialdetik etorritako Hiru Erregeekin, Cielito Musika Bandak lagunduta. Aurretik, baina, ondo baino hobeto pasatu zuten Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek kiroldegian Ipurua Dantza Garaikidea, Ipurua Gimnasia Erritmika eta Eibarko Balleta taldeen dantza erakustaldian.