Hiru hitzaldi eskainiko dituzte eskoletan herriaren 675. urteurrenaren harira
2021/03/02
09:17
eta kitto!
Eibar herriaren sorreraren 675. urteurrenean, Ego Ibarra Batzordeak hiru hitzaldi antolatu ditu gure historiaren hainbat pasarte herriko DBH 4-ko eta Batxilergoko ikasleengana gerturatzeko, adituen eskutik. Gazteen artean Historiarekiko interesa piztea eta ikasketa-prozesuaren amaieran gainditu beharreko selektibitate-probarako laguntza edo pizgarri osagarri bat eskaintzea da helburua eta, horretarako, kalitatezko konferentziak antolatu dituzte.
Lehenengo hitzaldia Iosu Chueca historialariak emango du martxoaren 5ean, Ignacio Zuloaga Institutuan, eta aztertuko duen gaia hauxe izango da: “Langile Mugimendua XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran Eibarren eta Inguruan”. Martxoaren 9an ere hitzaldi bera emango du Institutuan, ikasle asko dituen ikastetxea delako.
Bigarren hitzaldia Ludger Mees historialariak emango du martxoaren 18an, Coliseoan, gai hauxe hizpide hartuta: ‘El proceso de creación y desarrollo del Estatuto de Autonomia de 1936’ (1936ko Autonomia Estatutuaren sortze-prozesua).
Hirugarren eta azken hitzaldia Unai Belaustegi Bedialaunetak emango du egun bitan, martxoaren 16an eta 23an, La Salle ikastetxean, eta ‘II. Errepublika eta Gerra Zibila’ izango da gaia.
Hitzaldietara joan aurretik ikasleek klasean landuko dituzte gaiak eta galderak prestatzeko aukera izango dute adituei egiteko.