Hiru Ohorezko Aipamenekin bueltatu dira Andoaingo Piano Jaialditik
2013/03/04
00:00
eta kitto!
Otsailaren 23 eta 24an Andoaingo 8. Piano Jaialdiak 900 pianojole gazte hartu zituen, tartean Eibartik joandako 55 bat ume eta gazte. Horien artean Ohorezko Aipamena jaso zuten 9 urteko Aitana Ronchetti Velascok (bakarlarietan, A mailan) J´ai rêvé que j´étais un papillon (K. Ishii) piezarekin eta 12 urteko Jon Azkune Zuloagak eta 13 urteko Jorge Lahidalga Etxeberriak Gartenmelodie (R. Schumann) piezarekin (lau eskutara, B mailan). Hiru pianojoleak Isabel Laspiurren ikasleak dira; mutilek zazpigarrenez hartu dute parte Andoaingo piano lehiaketa ospetsuan eta neskatilarentzat, berriz, bigarren aldia izan da.