Hiru orduko “Iribarne” komedia bufoa etziko Antzerki Jardunaldietan

Hala badirudi ere, hau ez da Manuel Fragari buruzko biopic bat
Hiru orduko “Iribarne” komedia bufoa etziko Antzerki Jardunaldietan
2025/03/10 12:15
eta kitto!

Jardunaldietako aurtengo 48. ediziokoa lanarik luzeena eskainiko dute etzi Galiziako ButacaZero y Teatro de Ribadavia konpainiakoek Coliseon. “Iribarne” lanak hiru orduko iraupena du eta horrek eragingo du atseden tartea ere izatea ikuskizunean. Xavier Castiñeira da Esther F. Carrodeguasek sortutako lanaren zuzendaria eta sei lagun izango dira protagonistak interpretatuko dituztenak: Monica Garcia, Xurxo Cortazar, Anxo Outumuro, Lidia Veiga, Jorge de Arcos eta Esther egilea bera.

“Iribarne” ahalegin lotsagabe bat da, ulertzeko nola iritsi garen honaino, Esta España Mía (Esta España Nuestra) honen Historia Ederreko pertsonaia sekundario baina ezinbesteko horietako baten eskutik. Esta España Viva, Esta España Muerta honetako pertsonaietako baten eskutik. Baina, kontuz: hala badirudi ere, hau ez da Manuel Fragari buruzko biopic bat.