“Historia del veraneo en Euskadi. Deba y la importancia del turismo” izenburuko hitzaldia emango du Jesus Gutierrez eibartarrak

Marea Gora zikloaren baitan antolatu duten hitzaldia Debako Kultur Elkartean izango da, eguaztenean, 19:00etan.
“Historia del veraneo en Euskadi. Deba y la importancia del turismo” izenburuko hitzaldia emango du Jesus Gutierrez eibartarrak
2024/07/12 19:14
eta kitto!

Ikasten, Debabarreneko Esperientzia Eskolako ikasle-ohien elkartearen eskutik iaz abiatutako Marea Gora hitzaldi-zikloaren baitan, eguaztenean turismoari buruz arituko da Jesus Gutierrez historialari eibartarra, Debako Kultur Elkartean 19:00etan, Historia del veraneo en Euskadi. Deba y la importancia del turismo izenburuko hitzaldian.

Uztailaren 24an, berriz, Migracion, frontera, juventud e infancia izenburukoa eskainiko dute Iñigo Mijangosek eta Amaia Iguaranek (Aita Mari), toki eta ordu berean.