Historian lehen aldiz jokatu zuten elkarren aurka CD Urki eta SD Eibar-en nesken taldeek

Infantil mailan aritzen dira talde biak eta zapatuko partiduan gorriurdinak izan ziren irabazle
Historian lehen aldiz jokatu zuten elkarren aurka CD Urki eta SD Eibar-en nesken taldeek
2025/11/25 16:14
Ekhi Belar

Zapatuan, azaroak 22, partidu historikoa jokatu zen Unben, CD Urki eta SD Eibar kluben emakumezkoen taldeak elkarren aurka aritzen ziren lehen aldia izan zelako. Infantil mailan jokatzen dute talde biek eta zapatuko partiduan talde gorriurdina (neurketa honetan, zuri-berdea) atera zen irabazle, 0-2. Horrelako partidu askoren lehena izan dadila!