'Historiaurrea' Mogel Isasiko ikasleen erakusketa ikus daiteke Untzaga gizarte etxean

Barixakua izango da ikasleen lanak ikustera joateko azken eguna.
'Historiaurrea' Mogel Isasiko ikasleen erakusketa ikus daiteke Untzaga gizarte etxean
2025/02/24 17:39
eta kitto!

Aurreko asteaz geroztik Historiaurrea, Mogel Isasiko DBH 1-2ko ikasleen erakusketa bisitatu daiteke Untzaga gizarte etxean. Ikasleek hainbat mural presatu dituzte eta, marrazki eta bestelako objektuekin lagunduta, sasoi bakoitzari buruzko azalpenak bildu dituzte. Hilaren 28ra arte egongo da zabalik, 12:00etatik 14:00etara eta 19:15etik 21:00etara.