Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa egingo da eguenean Markeskuan
2022/07/11
15:19
eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak 50. urte betetzen dituen honetan, Markeskua jauregiak Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa jasoko du eguenean, 09:30etik 14:00etara. Izan ere, topaketa bi urtez behin egiten da, urte bakoitietan, baina UEUren urteurren berezia denez, urte bikoitian egingo dute honakoa.
UEUren bost hamarkadako ibilbidea aitzakia gisa hartuta, euskara akademikoaren garapena izango dute hizpide. Horrela, orain arte egindakoari begiratu eta etorkizunera begira duten erronkez arituko dira, zenbait adituren ekarpenak jasoz. Igone Zabala irakasle eta ikertzailearen hitzaldiak emango dio hasiera topaketari, eta beste bost eragileren ekarpenek osatuko dute egitaraua.
Hizkuntzalari euskaldunak elkartzea, euskarak alor akademikoetan izan duen garapenari begiratua egitea eta etorkizunerako dauzkagun erronkak identifikatzea dira saioaren helburuak.