Hogeitazazpi taberna lehiatuko dira X. Pintxo Lehiaketan
Hogeitazazpi tabernak eman dute izena Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Udalaren eta herriko ostalarien laguntzarekin antolatutako Eibarko X. Pintxo Lehiaketan parte hartzeko. Aste honetako eguenean (hilaren 21ean) eta barixakuan (hilaren 22an) euro bat eta bi tarteko prezioan edozeinek jateko moduan egongo dira lehiaketan parte hartzeko prestatutako pintxoak eta epaimahaiko kideak egun bietan banan banan probatzen joango dira. Irabazleak zeintzuk diren barixakuan bertan esango dute. Irabazleei sariak San Andres egunean, sanandresetako beste lehiaketetako irabazleekin batera banatuko dizkiete. Jarraian, aurten lehiaketara aurkeztu diren tabernen zerrenda daukazue:
Eibarko X. Pintxo Lehiaketa
- Zubi Gain.
- Agiñaspi: (lakoi eta greloekin betetako kaneloiak).
- Astelena: "Basotik mahaira lau oiñen gaiñian" (adarzabala, kipula, piper berdea, piper gorria, berakatza, letxuga eta perrexila).
- Trinkete.
- Aterpe.
- Ambigu: "Coco-Chanel" (kokotxak saltsa berdean, pikillo-krema eta Hnos. Frias del Val arabar errioxako ardo urrituan).
- Kultu: "Phalus impudicus" (zainzuria, urdaiazpikoa eta barazki-krema ogi xigortuaren gainean.
- Ongi Etorri: "Mantecado de corte"
- Birjiñape: "Pakirriña" (kipula-mermelada, perretxiko-pastela, bakailaoa, piper gorri errea, ozpin-oliotan frijitutako porrua eta txakoli-karamelua, ogi xigortuaren gainean).
- Depor: "Deporreko ortua"
- Deika: "Little frying pan" (ogia, galeper arraultza, etxeko patata frijituak eta sagardotan egositako txorizoa).
- Akhara: "Udazkeneko Ferrero Rocher" (boletusa eta intxaurrak).
- Oishi: "Black kokotxa" (kokotxa eta oliba beltz-tapenadea).
- Koskor: "Airea, ura, lurra" (tomatea, ogia eta urdaiazpikoa).
- Cepa: "Julits" (alkatxofa, piperra, gazta, izokina, sagarra…).
- La Terraza: "Push, push, push" (eskabetxe-arrainez betetako kanutua).
- Iruki: "Bacalao a lo pobre" (patata, berakatza, perrexila, kalabazina, piper konfitatuak eta bakailaoa).
- Slow: "Pintxo iberico" (masail iberikoak, amerikar eta asiar fusio erara).
- Bossa: "Txefi" (muskuilu, onddo eta trufa).
- Paulaner Bierhaus: "Manita de ministro" (txerri-hanka foie eta ardo urrituarekin).
- Batzoki: "Errondarixen mokadua" (Eibarko errondarien legea: goizaldera, azken tabernan, berakatz-zopak egitea).
- Arkupe: "Crujiente de bacalao" (bakailao kurruskaria, pikilo pure arin eta aberkina salda-malkoekin)
- Txoko: "Kapritxoa" (odolostea, aza eta piper erreak).
- Zazpi: "Zazpi" (onddo-purea eta sasoiko letxugak ozpin-oliotan).
- Maixa.
- Foxtter: "Secreto de hongos".
- Suberoa: "Duck-ados" (ahate-solomoa, mikuita eta odolostea).