Hortzmuga konpainia: “Publikoak, barre artean, zaplazteko emozionala jasoko du”
2021/06/28
10:13
eta kitto!
Ekainaren 29an, martitzena, LGTBI eta harrotasunaren eguna ospatzeko “Bidearen amaieran” antzezlana eskainiko du Hortzmuga Konpainiak. Arratsaldeko 20:00etan izango da emanaldia, Txaltxa Zelain.
Lehen aldia da Eibarko jaietako egitarauan parte hartzen duzuena?
Ez, Hortzmuga Teatroak urte asko daramatza Eibarren ikuskizun ezberdinak egiten: hala nola, Femmes edo Libertia. Gainera, urteren batean Aratosteetako sardina agurtzen ere egon izan gara.
Eibarren bezala beste toki batzuetan antzezteko aukera izango duzue udan zehar?
Bai, pandemia-egoeran egonda ere “Bidearen amaieran” sortzea lortu dugu. Egia esan, ez da prozesu erraza izan. Udako hilabeteei begira, Euskal Herriko zenbait herriko plazatan egongo gara antzerki jaialdietan eta kultur programazioetan. Izan ere, nahiz eta ez diren herrietako jaiak antolatzen ari, udalerri gehienetako egitarauetan antzerkia eta musika plazaratzea erabaki dute, eta hori ezinbestekoa da bai herritarrentzat eta baita kultura-alorreko profesionalontzat ere.
“Bidearen amaieran” antzezlana egingo duzue, LGTBI eta harrotasunaren eguna ospatzeko. Zer dela eta? Nondik dator ideia?
Duela urte batzuk, beste ikuskizun batekin Kanariar irletara joan ginen eta libre geneukan gau batean Drag Queen emanaldia ikusi genuen. Amaitzerakoan, obra hartan antzeztu zuten artista batzuekin hizketan egon ginen. Momentu hartatik Draq Queenen bizipenak kalera plazaratzearen ideia bururatu zitzaigun. Haiek egiten dituzten play backak, soinean daramazkiten jantziak, pelukak, publikoarekiko sortzen duten harremana eta sustatzen duten parte-hartzea oso interesgarria iruditu zitzaigun, guk egiten dugun kale-antzerki tresna moduan erabiltzeko. Horri bueltak eman ostean, Draq Queen batek bere aitarekin zuen harremana kontatu nahi genuela konturatu ginen. Hori dela eta, 20 urtean zehar elkar ikusi ez duten aita eta seme baten istorioa plazaratu dugu.
Nola jarraitzen du istorioak?
Duela 20 urte, aitak ezin zuen onartu bere semea Drag Queen homosexuala izatea; eta herriko taberna batean bere lehen ikuskizuna ikusterakoan “zu jada ez zara nire semea” esan eta etxetik bota zuen. Semeak Madrilera ihes egin eta Drag Queen moduan lan egiten eman ditu urteak eta urteak. Baina bere herrira bueltatu behar izan du, telebistako lehiaketa baten finalerako bideo bat grabatzeko eta, “kasualitatez”, bere aitarekin topo egiten du aurrez aurre. Aita jada ez da gizon bera; urteak pasa dira eta Alzheimerrak jota dago. Publikoak bi pertsonaia horien arteko topaketa biziko du, antzerkia, giro ona, musika, baina baita aldarrikapenak eta emozioak ere. Aita eta semearen arteko erlazioa birsortu eta topaketa sustatzen den istorio bat. Bi pertsonaiek, urteak eta urteak pasa ondoren, nork bere senidea zer eta nolakoa den onartuko dute, eta (“spoiler” egin gabe) bien artean, bidearen amaieran, beste bide berri baten hasiera dagoela aurkituko dute.
Zein balio transmititu nahi dituzue istorio horren bitartez?
Gure gizartean oraindik aldatu egin behar diren jarrerak daude, LGTBI eta kolektiboarekiko fobiak, irainak, mehatxuak eta erasoak besteak beste. Hortzmugako kideok gure egunerokotasunean horren aurka borrokatzen dugu eta gure ikuskizun honetan askoz ere argiago eta zuzenago. Gure artean oso ezberdinak garela onartu eta errespetatu behar dugu; zoritxarrez, askok eta askok oraindik ez dute errespetatzen eta onartzen gure bizitza nahi dugun moduan bizitzeko eskubide berdinak ditugula.
Zein da antzezlanaren helburua?
Ikuskizun honekin publikoak ondo pasatzea nahi dugu, adin guztietarako ikuskizuna da, egunez garatzen duguna. Baina oztopoz eta dibertsioz mozorratutako “tragedia” bat da eta publikoak, barre artean, zaplazteko emozionala jasoko du bi pertsonaien arteko benetako topaketa ikusterakoan. Gaur egun ikusten, entzuten edo irakurtzen ditugun hainbat pertsonen hausnarketa da.
Osasun-egoerak behartuta, zein prebentzio-neurri hartuko dituzue?
Legeak eskatzen dituen neurri guztiak beteko ditugu, gure lana edo antzerkia egiteko modua oztopatzen duen arren. Kale-antzerkia egiten dugu eta guretzat publikoarekin daukagun harremana eta sustatu ohi dugun parte-hartzea oso garrantzitsuak dira. Prebentzio-neurriekin ezin gara publikoarengana hurbildu, ezin ditugu ukitu eta, pandemia medio, gaur egun publikoak kale antzerkia antzokietan egiten den antzerkia bezala bizitzen du. Hala ere, hori guztia jakinda, Hortzmugan beti bezala publikoari parte-hartzea eskatuko diogu eta ikuskizuna hasten den momentutik istorioaren pertsonaia sentituko da.
Zein ekarpen egiten die zuen antzezlanak herritarei?
“Bidearen amaieran” kaleko komedia emozionala da, publiko guztientzat eta umorez, endreduz eta sentimenduz betea.
Zenbat lagunek hartzen duzue parte?
Gabriel Ocina eta Alex Antunez aktoreak egongo dira antzezten, Mikel Masa teknikariaren laguntzarekin. Baina atzean lan-talde handia dago Izpiñe Soto zuzendariaren gidaritzapean, ordubeteko kale-antzerki istorio hau kontatzeko.