Errebal eta Jazinto Olabeko ludoteketan eta Afariketan-en parte hartzeko aurrematrikula epea zabalik dago

Parte hartu nahi dutenek irailaren 16tik 22ra bitartean eman beharko dute izena
Errebal eta Jazinto Olabeko ludoteketan eta Afariketan-en parte hartzeko aurrematrikula epea zabalik dago
2024/09/17 12:24
eta kitto!
Atzo, irailak 16, zabaldu zen epea Errebal ludotekan, Jazinto Olabeko ludotekan eta Afariketan-en izena eman nahi dutenentzat.

 

ERREBAL ludoteka

Errebal plazan eta Indianokua gaztelekuan egingo den zerbitzua da. Bi talde nagusi ditugu: alde batetik, 2019. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako umeak; eta, bestetik, LHko 3.mailatik 6. mailara bitarteko haurrak. Haur Hezkuntzako eta LH 1-2ko haurrek gehienez hiru egunez aukeratu ahalko dute zerbitzua, ordu eta erdiko iraupena izango duena. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko haurrek astean bost eguneko zerbitzua izango dute, ordu eta erdikoa.

Izen-ematea:

Irailaren 16tik 22ra. Derrigorrezkoa da online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/errebal2024-2025

Ordutegiak:

  1. Haur Hezkuntzako 3. mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetakoak:  16:30etik 18:00etara
  2. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleak:  18:00etatik 19:30era

Prezioa:

Haur guztiak: 80 € ikasturte osoa


 

Afariketan:

Arrateko Andra Mari ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean (Amaña) egiten den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu: alde batetik, 2019. urtean jaiotako haurrak (Haur Hezkuntzako 3. mailakoak) eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako umeak. Haur Hezkuntzako haurrek astean bi egunez izango dute zerbitzua, ordu betez eta Lehen Hezkuntzako haurrek astean bi eguneko zerbitzua, ordu eta erdikoa.

Izen-ematea:

Irailaren 16tik 22ra. Derrigorrezkoa da online egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan2024-2025

Taldeak:

Amaña:

  1. 2019an jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara
  2. LH 1 eta 2: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:30era

Arrateko Andra Mari:

  1. 2019an jaiotakoak: astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:00etara
  2. LH1 eta 2: astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era
Prezioak:
  1. 5 urtekoak: 50 € ikasturte osoa
  2. LH1 eta LH2: 75 € ikasturte osoa

 

 

Jazinto Olabeko ludoteka:

Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrentzat da. 

Ordutegiak:

  1. Haur Hezkuntzako 3 mailakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetakoak:  16:30etik 18:00etara
  2. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak:  18:00etatik 19:30era

Ludoteka astelehenetik ostiralera egongo da zabalik.

Izen-ematea:

Irailaren 16tik 22ra. Derrigorrezkoa da online egitea.

 https://formularioak.eibar.eus/eu/jazintolabe2024-2025

Prezioa:

Haur guztiak: 80 € ikasturte osoa