Humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko deialdia egin du UEUk
2019/10/10
09:53
eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), Euskal Wikipediako Kultur Elkartearen (EWKE) laguntzarekin, humanitate digitalen inguruko euskarazko ikerketa sustatzeko eta euskarazko datu libreen sorkuntza, elkartrukea eta zabalpena bultzatzeko asmoa duen ikerketa-deia egin du.
"Dokumentuen digitalizazio masiboarekin, sare sozialen eztandarekin eta hizkuntz teknologien hedapenarekin arloen arteko lankidetza abiadura biziz garatzen ari da. Esparru bien artean eremu berriak ere ireki dira ikerketari eta berrikuntzari begira. Pasa den ekainaren 26an UEUk antolatu zuen “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” jardunaldia izan zen deialdi hau antolatzeko motibazioa. Bertan giza- eta gizarte-zientziak ikertzeko hainbat bide berri proposatu ziren, horietako asko gainera, Wikipedia edota Wikidatarekin lotuta daude. Bi plataforma horietan humanitatetei buruz datu andana (big data) lizentzia libreekin jaso edota modu grafikoan erakutsi baitaitezke. Jardunaldiko aurkezpenen bideoak lagungarri izan daitezke lantzeko bide berriak aurkitzeko".
Epea urriaren 25a arte irekita.
Argibideak eta informazio guztia: Humanitate Digitalen ikerketa euskaraz deialdia