Hurrengo barixakuan itxiko da familien arteko ginkanarako izen-ematea

Hurrengo barixakuan itxiko da familien arteko ginkanarako izen-ematea
2023/04/21 eta kitto!
Maiatzaren 5ean egingo da “Familia arteko ginkana”, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eta Astixaren eskutik. LHko ikasleei eta haien familiei zuzendutako ekimena 17:15ean hasi eta pare bat ordutan amaituko da. Taldeko kideak familia berekoak edo lagunak izan daitezke, baina talde bakoitzean bi-lau heldu egotea eta euskara ondo ulertzea ezinbestekoa da. Parte-hartzaileek Untzagan jasoko dute lehen pista eta, amaieran, denek jasoko dute saria eta sorpresa. ...eta kitto!-n eman daiteke izena, telefonoz (943200918) edo ongietorri@etakitto.eus helbidean. Astixan ere eman daiteke, bulegoan bertan, astixaeibar@gmail.com helbidera idatzita edo telefonoz (943206231). Amaieran saria jasoko dute parte-hartzaile guztiek eta sorpresa ere egongo da denentzat.