I. Gin Tonic lehiaketa antolatu du ...eta kitto!-k
2016/03/18
12:35
eta kitto!
Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan, I. Gin Tonic lehiaketa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak, kanpainarekin bat egin duten tabernarien artean.
Apirilaren 15etik 17ra, herritarrek, lehiaketan parte hartuko duten tabernetako Gin Tonic-ak dastatzeko aukera izango dute, ohiko ordutegi eta prezioan. Taberna horietan botoa emateko kupoia jasoko dute bezeroek, eta bertan, 3 establezimendu ezberdinetako zigilua jartzeaz gainera (3 Gin Tonic ezberdin dastatu dutela egiaztatzeko), gehien gustatu zaien Gin Tonic-ari botoa emango diote. Kupoi hori behar bezala beteta bozketa-ontzian sartu, eta bozketa horretatik irtengo dira 3 Gin Tonic finalistak (botoa ematen duten herritarren artean ASTEBURU PASA BAT zozketatuko dugu).
Finala apirilaren 22an, ostirala, izango da, arratsaldeko 20:30ean hasita, Untzaga Plazan. Oihan Vegak girotu eta dinamizatuko duen finalean, finalistek epaimahaiaren aurrean prestatuko dituzte Gin Tonic-ak. Herritarrek ere prozesu guztiak bertatik bertara ikusteko aukera izango dute. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du, eta 2. eta 3. sailkatuek, berriz, koktelak egiteko kit bana.