I. Menu Gastronomikoen lehiaketa martxan
Eibarko denda eta jatetxeetan kontsumoa sustatzeko asmoarekin, Eibar Merkataritza Gune Irekiak I. Menu Gastronomikoen lehiaketa jarri du abian. Herriko denda eta jatetxeen arteko sinergia lortzeko, erosketa eta bono-sistema prestatu dute antolatzaileek.
Eibar Merkataritza Gune Irekiko establezimenduetan 100 euro edo gehiagoko erosketak eginez gero (erosketa tiketak pilatu ahal daitezke), Batzoki, Birjiñape, Chalcha, Depor, El Corte Ingles, Hodei Taberna, Kultu edota Suberoa jatetxeetan menu berezi bat dastatzeko aukera egongo da. Bezeroak, menuaren eta erosketen tiketak eskuratu ondoren, jatetxean bertan edo Eibar Merkataritza Gune Irekian laga ahal izango ditu, eta 17 euroko oparia jasoko du bere etxean herriko dendetan gastatzeko ekainaren 30a baino lehen.
Jatetxeek ere sari bi jasotzeko aukera izango dute. Batetik, Bezeroen Saria, menua jan ondoren emandako puntuazioekin erabakiko dena. Eta bestetik, Batzordearen Saria, ostalarien artean ebatziko dena.