Ibarkurutzeko iturrian txapliguak botata hasi dira sanjuanak ospatzen Estaziño kalean
San Juan bezperaren bezperan elkartu ohi dira sanjuanak ospatzeko, baina aurten zapatua tokatu denez, egun bat aurreratu dute urteroko hitzordua.
2024/06/21
15:26
eta kitto!
Aurten ere txupinazo “ofizialari” aurrea hartu diote Estaziño kalekoek. Beste urte batzuetan ekainaren 22an, San Juan bezperaren bezperan elkartu ohi dira sanjuanak ospatzeko, baina oraingoan zapatua tokatu denez, egun bat aurreratu dute urteroko hitzordua eta, horrela, gaur 14:00etan bota dituzte hiru txapliguak. Jaietako kamiseta eta zapia jantzita talde argazkia egin, eta Estaziño kalean txikiteoan ibili eta gero, elkarrekin bazkaltzera joan dira kuadrillako betiko lagunak.