Idi-probekin agurtu dute Kofradia eta Baserritar jubilatuen eguna Arraten

Idi-probekin agurtu dute Kofradia eta Baserritar jubilatuen eguna Arraten
2015/09/13 00:00
eta kitto!
Urteroko moduan, gaur arratsaldean jokatutako idi probekin agurtu dute Kofradia eta Baserritar jubilatuen eguna Arraten. Iragarpenek euria eman arren, eguraldia portatu egin da eta Arratera joandako guztiak egun osoan ederto ibili dira, goizean hasi eta arratsalderaino luzatu den egitarauari esker.
Eibarko Udalak antolatuta, 17:30etan hasi dira Arrateko Jaietako idi-demak. Probalekuan hirugarren jarduen duen idi pareak, Berritxuko Lorea Aranorenak eskuratu du lehen saria 43 plaza, 3 zinta, 5 metro eta 3 zentimetroko markarekin. Bigarren postuan Roman Elosegiren idiak geratu dira, 43 plazarekin eta hirugarrenean, berriz, Vicente Areta "Mendigoitxirenak", 36 plaza eta 2 zintarekin.