Igone Lamarain eta Maria Jose Telleria eibartarrek ordezkaritza lortu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan
2019/05/27
10:20
eta kitto!
Atzoko hauteskundeak eta gero, Gipuzkoako Batzar Nagusietan bi eibartar egongo dira: Igone Lamarain (EH Bildu) eta Maria Jose Telleria (PSE-EE). Biek zinegotzi kargua ere lortu dute, Lamarainek Eibarko Udalean eta Telleriak Mendarokoan. Bestalde, Benjamin Atutxa eibartarrak (PSE-EE) alkatetza lortu du Berrobin.