Igor Etxabe: "Eibartarrak benetan abilak izan ziren kanpoko botereguneekin konektatzen"
2021/09/22
08:48
eta kitto!
Bihar, hilaren 23an, Igor Etxabe ikerlariak "Eibartik Eibarrera" hitzaldi zikloaren bigarrena eskainiko du Armeria Eskolan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Ego Ibarra batzordeak sustatutako ekimenak Armeria Eskolako Ikasle Ohien Elkartearen laguntza izango du. Bertan ikerlari zarauztarrak azken urteotan Eibarren zentratutako bere ikerketen nondik-norakoak kontatuko dizkigu, guztion intereserako.
Zertan zentratuko duzu hilaren 23ko hitzaldi hori? Economic History Research aldizkarian kaleratutako zure ikerketa-lanean?
Halaxe da. Nire doktorego-tesian kapitulu oso bat eskaini nion Eibarko kapital soziala perspektiba historikoan analizatzeari, eta ondoren atal hori bertsio monografiko modura argitaratu nuen aldizkari horretan. Bestetik, 2019an Eibarko Udalarekin abian jarritako ikerketa-proiektuari ere egingo diot erreferentzia. Bertan elkarte gastronomikoek Eibarko industrian izandako papera aztertzea izan genuen xede eta, Covid-19ak egitasmoa zapuztu zigun arren, ateratako ondorio nagusiak ere izango ditut hizpide.
Zarauztarra izanik, zergatik heldu zenion orain arte aztertu gabeko gure herriko gai bati?
Kapital sozialak, hots, pertsona fisiko edo juridikoen kontaktu-sareak, esparru ekonomikoan duen eragina aztertzeko, ibilbide industrial luzeko gune baten kasu-azterketa bat burutu nahi nuen, eta Eibarrek profil hori goitik-behera betetzen du. Alde batetik, denok dakigun bezala, historia ekonomiko oparoa du eta, bestetik, enpresak elkarrekin harremantzeko kanal formal eta informal ugari eskaintzen ditu. Beraz, esan daiteke nire ikerketarako lagin perfektua izan dela.
Zein ondorio azpimarratuko zenuke Eibarko kapital sozialaren oinarrien artean? Zeintzuk egin zaizkizu deigarrienak?
Esango nuke Eibarko industrialarien artean oso errotuta zegoela lehen aipatu dudan tradizio industrial hori, ume-umetatik arnasten baitzuten herriko enpresen presentzia eta garrantzia. Baina, horretaz gain, bazegoen beste ideia bat, elkarrizketatuei askotan entzun diedana: “Hau guk egiten ez badugu, ez du inork gugatik egingo”. Alegia, Eibarko enpresariek argi zuten esparru ekonomikoan identifikatutako oztopoei eurek topatu behar zietela irtenbidea, eta horretan oso eraginkorrak izan ziren. Herri mailan, hainbat eta hainbat eragile aurki ditzakegu enpresen arteko zubi-lana egiten zutenak eta, era batera edo bestera, informazioaren transmisioa eta berrikuntza teknologikoa sustatzen zutenak. Eta, udalerriko mugez kanpo, eibartarrak benetan abilak izan ziren botereguneekin kontaktatzen (bai Donostian bai Madrilen), eta horrek zenbait inbertsio eta baimen lortzeko aukera ahalbidetu zien, gerora Eibarko industriaren arrakasta esplikatzeko gakoak izan direnak.
Ugazabek eta langileek osatutako sare informal trinkoa bazela diozu. Zure doktorego-tesian kontuan hartu duzun mende oso batean, zelako bilakaera izan du sare horrek? Gaur egun halakorik irauten duela esango zenuke?
Oraindik orain, Eibarrek kale-bizitza aberatsa du, eta herritarrak harremanetan jartzeko hamaika espazio daude. Hala ere, zentzu metaforikoan, sare informal horretako hodiak gutxitu egin direla uste dut, eta baita tutu horietan dabilen ura ere.
Hitzaldia emango duzun Armeria Eskolan ipini duzu arreta berezia. Zenbaterainoko garrantzia izan dute zentro horrek eta bertatik sortutako Ikasle Ohien Elkarteak?
Armeria Eskola eta bertako Ikasle Ohien Elkartea aktore klabeak dira Eibarko industriaren bilakaera ulertzeko, eta horregatik hitzaldiaren zati handi batean eurei buruz hitz egingo dut. Hori gutxi balitz, etorkizunari begira, bi zentro horiei buruzko artikulu berri bat idazteko asmoa daukat, ondo bidean Ikasle Ohien Elkartearen 75. urteurrenerako argitaratuko dena.