Igor Fernández 14. postuan sailkatu da Euskal Herriko Mendi Kopan
2012/10/15
00:00
eta kitto!
Bigarren urtez jarraian eta sei froga pasa eta gero, Igor Fernández Eibarko korrikalariak Euskal Herriko Mendi Kopako txapelketa lehenengo hamabosten artean amaitzea lortu du. Iaz 13. postuan amaitu zuen eta aurten, berriz, 14.enean. Lasterketarako puntuak Aralar-Lakuntzan, Lezaman, Urbasan eta aurreko zapatuan Gorbean (28 kilometro, 2.000 metro baino gehiagoko desnibel positiboarekin) lortu ditu eibartarrrak.