Igor Goñi, Iosu Txueka eta Javi Buces historialariak izango dira protagonistak Eibarko DBHko ikastetxeetan antolatutako hitzaldietan

Nahiz eta ikasleei zuzendutako hitzaldiak izan, herritarrek ere gerturatzeko aukera dute.
Igor Goñi, Iosu Txueka eta Javi Buces historialariak izango dira protagonistak Eibarko DBHko ikastetxeetan antolatutako hitzaldietan
Javier Buces (argazkia: Aranzadi.eus)
2025/03/05 18:51
eta kitto!

Urtero bezala, aurten ere, herriko eskolekin lankidetzan hitzaldi-jardunaldia antolatu du Ego Ibarra Sailak. Hitzaldiak DBH 4 eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta egoten dira, "eta eskolak dira gaia aukeratzen dutenak, gehienetan, helburua ikasgaien gaitegiarekin erlazioa izatea baita" esan dute Ego Ibarratik. Nahiz eta ikasleei zuzendutako hitzaldiak izan, herritarrek ere gerturatzeko aukera dute. Hori horrela, hitzaldiren batera joan nahi izanez gero, helbide honetara idatzi beharko da: egoibarra@eibar.eus.

Hauek dira 2025eko martxoan izango diren 4 saioak:

Martxoak 13 (10:45), La Salle Ikastetxean:

  • “Trantsizio garaia: 1977ko aministia legea; bortizkeria politikoaren inpaktua eta gatazka sozialak”  Javi Buces Cabello (Aranzadi Zientzia Elkartea)

Martxoak 17 (12:00), Eibarko Institutuan:

  • “Lehen mundu gerra eta armagintza. industria birmoldaketa” Igor Goñi Mendizabal (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Martxoak 24 (12:00), Eibarko Institutuan:

  • “Lehen mundu gerra eta armagintza. industria birmoldaketa” Igor Goñi Mendizabal (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Martxoak 28 (11:00), Udaletxean

“Langileen mugimendua eta nazionalismoa euskal herrian” (1880-1923). Iosu Txueka Intxusta (Euskal Herriko Unibertsitatea)