II. Gilda-lehiaketa eguen eta barixakuan
2016/02/28
09:09
eta kitto!
Euskeraz Primeran! kanpainarekin bat egin duten tabernarientzat ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako II. Gilda-lehiaketa aste honetako eguen eta barixakuan egingo da. Aurten, guztira, 24 tabernak eman dute izena: Guridi, Foxter, Ametsa, Birjiñape, Jantaedan, Cepa, Boulevard, Gurbil, Kultu, Kontent, Koskor, Ongi Etorri, Akara, Xania, Arkupe, Bossa, Depor, Txirula, Astelena, Nuevo, Baisi, Sutondo, Koxka eta O´jays. Bi egun horietan, bezeroek, botoa emateko aukera izango dute tabernetan jarriko diren bozketa-ontzietan, eta bezeroen boto gehien jasotzen duen gildak 150 euroko saria irabaziko du. Botoa eman dutenen artean, berriz, Kantabria jatetxean bi lagunentzako afaria zozketatuko du ...eta kitto!-k. Bestetik, Mireia Alonso, Josu Gimenez eta Josu Mugerzak osatutako epaimahaiaren saria 150 eurokoa izango da. Ebazpena martxoaren 9an jakinaraziko da.