II.Gilda Lehiaketako gildak ikusgai
2016/02/26
09:58
eta kitto!
Hementxe dituzue aurtengo gilda lehiaketan parte hartuko duten tabernen izenak eta horietako bakoitzak aurkeztuko duen gilda.
Parte hartu duten 24 tabernetan informazio-diptikoak izango dituzue eta baita bozkatzeko papelak eta botoa emateko kutxak ere.
Epaimahaia osatzen duten Mireia Alonso, Josu Gimenez eta Josu Mugerza ere egun horietan pasatuko dira tabernetatik gildak dastatu eta ebazpena emateko.
Dakizuenez bi sari banatuko ditugu, bata herritarrek aukeratutakoa (150€) eta epaimahaiak aukeratutakoa bestea (150€).
Gilden bozketan parte hartzen duzuen guztion artean Kantabria jatetxean bi lagunendako afaria zozketatuko dugu.
Kuxkuxeatu eta erabaki martxoaren 3 eta 4an nola egingo duzuen aurtengo "Gilda-ibilbidea".