III. "Marcan Huella" jaialdia ospatuko da zapatuan Coliseo Antzokian

III. "Marcan Huella" jaialdia ospatuko da zapatuan Coliseo Antzokian
2017/05/08 12:47
eta kitto!
Datorren zapatuan, maiatzaren 13an, "Marcan Huella" elkartearen jaialdi berezia hartuko du Eibarko Coliseo Antzokiak 19:00etatik aurrera. Bertan dantza, musika, emanaldiak, zozketak eta beste hainbat gauza eskainiko dituzte. Aurreko urteetan egin duten bezala,  jasotzen den dirua gure eskualdean abandonatzen diren txakurrei laguntzeko erabiliko da. Horregatik, Eibar eta inguruko herrietako biztanleei jaialdian parte hartzeko deialdia egin diete "Marcan Huellas"ekoek, "sorpresa asko egongo direlako eta primeran pasatuko dugulako".  "Feel the sound junior" dantza taldeak ez ezik Khuzayma-ko dantzariek eta "Aurrera atera"ko Mikel eta Mariak ere hartuko dute parte, besteak beste.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 6 eurotan Nane Modan (Ermua) eta Jardiñeta  dendan (Eibar). Nahi izanez gero, whatsapp bidez ere lortu ditzakezue : 620 72 09 54