Ikasenpresa Azokak 166 enpresa bilduko ditu martitzenean Untzagan
2016/02/01
12:09
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Sailak, Tknikak (Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako berrikuntza zentroak) eta udalak antolatuta, V. Ikasenpresa Azoka egingo da gurean bihar, martitzena, 10:30etik 13:30era Untzagan. Lanbide Heziketako ikasleek Ikasenpresa programaren barruan sortu dituzten 166 enpresa hartuko ditu azokak eta Untzagako plaza biak beteko ditu. Eibarren hiru ikastetxek, Armeria Eskolak, Uni Eibar-Ermuak eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketa zentruak hartzen dute parte programan eta horiek ere azokan egongo dira.
Ekitaldia eguaztenean aurkeztu zuten Pili Diez, Tnikaren Ikasenpresa programaren dinamizatzaileak, Alberto Albistegi, Enplegu, Garapen Ekonomikoa eta Berrikuntza Saileko zinegotziak eta Iñaki Mujika, Tknikako zuzendariak. Arduradunen berbetan, "Ikasenpresa Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako proiektua da. Programaren bitartez ikasleek enpresa berria sortzeko esperientzia zuzenean bizitzeko aukera daukate eta, horrekin batera, ikasleek ekintzailetasunerako gaitasunak garatzen dituzte".
Ikasturte honetan (2015/2016) Euskadi osoko 53 Lanbide Heziketa ikastetxetako 3.000 ikaslek baino gehiagok dihardute parte hartzen eta 418 enpresa sortu dira. Horietako asko datorren asteko Azokan parte hartzen izango dira, "euren enpresak ezagutzera ematen eta eurek egindako produktuak saltzen".