Ikasle bakoitzak 60,10 euro jaso ahal izango ditu herriko dendetan erosketak egiteko
2017/08/31
08:48
eta kitto!
Aurten ere, Eibarko Udalak “Umeak eskolara” eta “Diru-laguntzak ikasleei” programak mantenduko ditu, eta, beraz, ikasleei laguntzeko ekimen horren bidez, ikasle bakoitzak 60,10 euro jaso ahal izango ditu hiriko dendetan erosketak egiteko. Orain dela 17 urtetik hona egiten ari da kanpaina, eta eskolara joateko adineko seme-alabak dauzkaten edo ikasketa arautuak edo okupazionalak egiten ari diren seme-alabak dauzkaten familiei laguntzeko bideratuta dago.
Guztira 258.800 euro banatuko ditu Udalak: horietatik, 188.800 euro 2 eta 15 urte bitarteko umeei zuzendutako “Umeak Eskolara” programarako izango dira, eta 70.000 euro, 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Diru-laguntzak ikasleei” programarako.
Aurreko edizioetan bezala, eskaera bakoitzeko 60,10 euro lortuko dira gehienez honako hauek erosteko: erropa, oinetakoak, kirol-materiala, eskolako materiala (testu-liburuak izan ezik), betaurrekoak eta lentillak. Eibarko saltokien erosketak sustatu eta biziberritzen laguntzeko, Eibarko dendetan egin behar dira diruz lagunduko diren erosketak, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean.
Erosketa bakoitzaren faktura diru-laguntzaren titularraren izenean egin behar da, eta argiro eta modu laburrean adierazi behar dira zer produktu erosi diren. Eskaerak aurkezteko epea 2017ko irailaren 1ean hasi, eta urriaren 31n bukatuko da.
“Umeak Eskolara” programaren onuradun izan daitezkeen pertsonek gutun bat jasoko dute irailaren 1etik aurrera, eta “Diru-laguntzak ikasleei” programaren onuradun izan daitezkeen ikasleek Pegoratik pasatu beharko dute diru-laguntza jasotzeko baldintzak azaltzen dituen dokumentazioa hartzera. Eskaera-orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioa “Eibar Merkataritza Gune Irekia” elkartearen bulegoan aurkeztu beharko da: Untzaga plaza 7, behea 3 (Artola jatetxearen ondoko lokala).
“Umeak Eskolara” programa 2002ko urtarrilaren 1etik eta 2015eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako umeentzako da. Umea Eibarren erroldatuta egon behar izan du etengabe 2017ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.
“Diru-laguntzak Ikasleei” programaren kasuan, 1992ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31ra bitartean jaiotako ikasleek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta Eibarren erroldatuta egon badira etengabe 2017ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra, eta ikasturteak adinako iraupena (gutxi gorabehera) duten ikasketa arautuak edo okupazionalak egiten ari badira (masterrak eta doktoretzak ere barne), baita Helduen Hezkuntzako (HHEako) zentro publikoetan ikasten ari badira ere. Prestakuntza osagarria ez da sartzen (hizkuntzak, erabiltzaile-mailako informatika, gidabaimena…).
Eibarko Udalak, “programa bien bidez, Eibarko familiei eramangarriago egin nahi die ikasturtearen hasiera aldean egiten duten gastua. Laguntza hauek, gainera, beharrezkoago egin dira azken urteotan krisiak ekarri duen egoera ekonomikoaren ondorioz”.